ARTEA

"Gente Munduak", bihotzak eta arrazoiak

Gente Munduak erakusketaren helburua Bizkaia erakustea da, baina etorkinen ikuspegi eta esperientzia emozionaletik abiatuta.
Argazki hauek egin dituzten pertsonak munduko hainbat herrialdetakoak dira: Bolivia, Ghana, Peru, Senegal, Kamerun, Nepal, Paraguai, Hungaria, Nikaragua. Den-denak Bizkaian bizi dira eta beren emigrazio-esperientzia erakutsi nahi dute argazki-erakusketa honen bidez.
Erakusketan, etorkinek bizi izandako emozioak azaldu nahi dira, bai eta nola ikusten duten bizi diren lurraldea ere.

Lau udalerritan egongo da erakusketa ibiltaria: Barakaldon (irailaren 16tik 21era); Portugaleten (irailaren 23tik 28ra); Getxon (irailaren 30etatik urriaren 5ra) eta Bilbon (urriaren 21etik 26ra). Erakusketa bost egunez egongo da hiri bakoitzean, eta sarrera libre eta doakoa izango da.

Hedatuz-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button