BERTSOTAN

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta maiatzaren 6a bitartean jokatuko dira kanporaketak; finala maiatzaren 22an izango da, Getxon.

Kanporaketak aste honetan jokatuko dira Bizkaiko leku desberdinetan: 1. kanporaketa, maiatzaren 3an, Getxoko Azebarri kultur elkartean, 17:30ean; 2. kanporaketa, maiatzaren 4an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan; 3. kanporaketa, maiatzaren 5ean, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, 17:00etan; eta 4. kanporaketa, maiatzaren 6an, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan.

Saioetan egin beharko dituzten ariketak: berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian; lau oinak emanda, bertso bat; eta ofiziotan bina bertso, zortziko handian.

Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest. Egun horretan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button