IKUS-ENTZUN

Ekozinemaldiaren bederatzigarren edizioa egingo da asteon

Ekologistak Martxan erakundean ondutako Ekozinemaldiaren bederatzigarren edizioa gaurtik ostiralera bitarte zabalduko da. Aurtengo edizioko gaia fracking-a eta petrolioa izango dira.

Filmok Euskal Herriko hainbat herritan pantailaratuko dira: Azpeitia, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Gernika, Getxo, Irun, Iruñea, Lasarte-Oria, Leioa, Lizarra, Oiartzun, Ordizia, Orereta, Tolosa eta Trapaga.

Hala, gaur bertan, zine ekologikoaren jaialdia hiru herritan izango da: Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, Getxo Villamonte Kultur Etxean eta Leioako Udondo Gaztetxean. Azken horretan, Gasland 2 lana pantailaratuko da, fracking-aren gaia jorratzen duena.

Lasarte-Orian, halaber, hauexek aurkeztuko dira: Damé más gas, Argentina libre de fracking, Fractura, la maldición de los recursos eta Fracking Patagonia. Film horiek Getxon ere aurkeztuko dira gaur, bai eta beste bi hauek ere: Petrolioaren lioa eta Voces en Transición.

Egitarau osoa: ekozinemaldia.blogspot.com.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button