ESZENA

Antzerkia praktika politiko bezala

Gipuzkoako Zapalduon Antzerki Taldeko kideek, Kaxildarekin elkarlanean, aste honetan hasi diren jardunaldi batzuk antolatu dituzte Antzerkia praktika politiko bezala titulupean.

Hala, Antzerkia Praktika Politiko bezala titulupean, gai honen inguruan eztabaidatzeko aukera ireki nahi izan dute.

Atzo izan zen jardunaldion hasiera, La escena constituyente izeneko liburuaren aurkezpenarekin. Jarraipena, larunbatean izango da, Cómo introducir el teatro político en programas docentes izeneko tailerrarekin.

Ekainaren 5ean, DOKAn (Donostiako Kafe Antzokian) 20:00tan,Teatro como herramienta de transformación social gaipean abiatuko da mahai-ingurua, Maria Zapata eta Ivan Alvarado adituekin.

Azkenik, larunbat eta igandean, ekainaren 7 eta 8an, Antzerki Foroa antolatu da, eta Bartzelonako Brots taldearen eskutik Ella lana ikusteko aukera egongo da Guardetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button