MUSIKA

“Rockein!” lehiaketa

Euskal Herriko bakarlari eta taldeek zabalik dute jada Rockein! lehiaketan izena emateko epea: martxoaren 24ra arte. Finala maiatzaren 12an egingo da, Basauriko Social Antzokian. Aurtengoa seigarren edizioa izango da.

Lehiaketa Basauriko Udalak ondu du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalekin lankidetzan. Ekimenaren xedea Euskal Herriko taldeak sustatzea da.

Iaz, 129 taldek eman zuten izena, inoiz baino gehiago, eta Los Cósmeticos atera zen garaile, eta garaipen horren ondorioz, Puro plástico bost abestiko EPa eta Úsame soinuaren klipa ekoitzi zituzten deustuarrek.

Horretaz gainera, beste hiru sari izango dira: Tokiko talde onena, Euskaraz abesten duen talde onena, eta Ikus-entzuleen talde kutuna.

Izena emateko informazio eta oinarriak hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button