MUSIKA

Baobabs Will Destroy Your Planet, Viva Bazooka eta Eneritz Furyak, Bermeoko Oilo Pop jaialdian

Bermeoko Talako Kantinak Oilo Pop jaialdiaren bigarren edzioa ondu du. Abuztuaren 5ean egingo da jaialdia eta hauexek arituko dira: Baobabs Will Destroy Your Planet, Viva Bazooka eta Eneritz Furyak.

Baobabs Will Destroy Your Planet taldea duela hiru urte jaio zen Iruñean. Sari batekin jaio zen: Bilboko Kafe Antzokiaren sari berezia, Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren barruan. 2015ean, EPa grabatu zuten, eta iaz, halaber, beren lehen disko luzea, Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanerarekin. Erreberberazioek eta teklatuek 80ko hamarkadara garamatzate, baina taldeak badu mende honetako oso gaurko egiten duen zerbait.

Viva Bazooka bikotea Rafa Bataglia paraguayarrak (bateria) eta Hasier Amaiah gasteiztarrak (gitarra) osatzen dute, eta orain arte hainbat disko grabatu dituzte. Erritmo aldaketa askorekin jositako musika instrumentala egiten du bikoteak.

Azkenik, Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Hil honetan, hain justu, bakarkako lehen lana plazaratu du.

Informazio gehiago: Talako Kantina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button