MUSIKA

Helmet taldeak Gasteizen joko du larunbatean

1990eko hamarkadako metal modernoaren aitzindariak izan ziren Helmet estatubatuarrak, bai eta Betty, Meantime eta Aftertaste disko ezagunak grabatu ere. Bada,ostiralean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira Dead To The World (earMUSIC) lan berria aurkeztuko. New York hirikoekin batera, Chicagoko Local H arituko dira.

Metal alternatiboaren ikur, Helmet 2004an itzuli zen agertokietara Size Matters diskoarekin. Ostegunean, halaber, aurtengo urrian argitaratuko den Dead To The World izenburuko lana aurkeztuko du. Tartean beste bi disko hauek ere plazaratu zituzten estatubatuarrek: Monochrome (2006), eta Seeing Eye Dog (2010).

Helmet New York hirian eratu zen, Page Hamilton gitarra-jotzaile eta abeslariaren eskutik. 199ean, Streap It On estreinako lan ezaguna plazaratu zuen. Bi urte geroago, Meantime etorri zen, eta bertan Helmeten kantu entzutetsuenak bildu ziren, tartean, Unsung eta In The Meantime.

Estatubatuarrek metal garaikidea eraldatzen jakin zuten post-hardcorearen intentsitatearekin nahastuz. Formula hori, gainera, ondo zabalduko zen metalzaleak ez ziren zaleen artean. Gurean, esaterako, DUT taldeak zanga-zanga edan zuen Helmeten jariotik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button