MUSIKA

Kontzertuetako argazkiak, Gasteizen

KMK Fotografia kolektiboaren Rockout! izeneko argazki erakusketa inauguratuko da gaur, otsailak 13, Gasteizko Kafe Iguanan, Musikaplastika programaren baitan. Erakusketa martxoaren 26ra arte egongo da zabalik.

Musikaplastika  ekimenak musikarekiko grina erakusten duten artista ezezagunak biltzen ditu; hala nola, tatuaje egileak, binilozko disko bildumazaleak, argazkilariak edo komiki egileak.

Madrilen eta A Coruñan izan ondoren, Rockout! erakusketa Gasteizera iritsiko da, eta bertan, zuzenekoetan egindako makina bat argazki izerditsu ikusi ahalko dira; euretariko asko Espainiako musika-aldizkari gehienetan argitaratu dira: Rock Hard, Ruta 66 eta Popular 1, besteak beste. Guztiak KMK Fotografia kolektiboko argazkilariek eginak; Almudena Eced eta Raul Ranz dira argazkilari-talde horren buruak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button