MUSIKA

Daniel Ardura eta Ibon RG, zuzenean

Alado Sincera eta Sonio taldeetako kide da Daniel Ardura. Folk esperimentala jorratzen du, eta oraintsu, Voltereta izenburuko diskoa argitaratu du bakarka. Bada, ostegunetik igandera bitarte, grabazio berri hori aurkezten arituko da, Ibon Rg musikari bizkaitarrarekin batera ondutako biraren baitan.

Bira hori, hain justu, Bilbotik eta Azkoititik igaroko da. Hala, asteazkenean, Bilboko Sarean gunean izango dira, eta ostegunean, Azkoitiko Matadeixen.

Ibon RGk jakinarazi duenez, “orain bakarka hegan ikusiko dugu (Daniel Ardura), avant-garde itxurako pop bat egiten baina folk dimentsio batetik landua. Izan ere Danielek urteetan lantzen ibili den proiektua sendotzea lortu du: bere bakarkakoa. Voltereta izena daraman diskoa, orain gutxi argia ikusi duena Repetidor disc bere zigiluaren bitartez eta Cristian Barrosek grabatua”.

Ibon, halaber, bakarka arituko da kontzertuotan, ahotsarekin esperimentatzen eta inprobisazioan murgiltzen. “Oraingo honetan ere ahotsa ardatz nagusia bada ere, molde zaharreko konposizioak aurkeztuko ditu, ahots hutsez zein pianoa lagun”. Honatx Ibonek sareratutako eta Koldo Izagirreren Baldintza subjektiboak testuan oinarritutako doinu bikain eta hunkigarria.

Bi musikariak San Feliu de Guixols, Bartzelona eta Zaragozan ere izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button