IKUS-ENTZUN

“The Story of Film: An Odyssey” dokumental sail britainiarra, Bilbaoarten

Mark Cousins zine-kritikari irlandar entzutetsuak  zuzendutako lana da zinemaren historiari buruzko The Story of Film: An Odyssey dokumental sail britainiarra. Astelehenean hasi ziren dokumentalak pantailaratzen Bilbaoarte zentroan, eta hilaren 25era arte, 15 dokumental aurkeztuko dira; hiru eguneko.

Bilboko arte-zentro horren arabera, “gaiarekiko Jean Luc Godarden Histoire(s) du Cinemare-kin parekatua, bertan Cousinsek hamabost atal eta zinemaren sorreratik azken blockbuster estatubatuarra barneratzen dituen ehunka pasarte zinematografikoen bitartez sorreratik gaur egun bitarteko zinemaren historia bisualki jorratzen du”. Atalotan, makina zinegile garaikideri eginiko elkarrizketak jasotzen dira, tartean, David Lynch, Martin Scorsese, Gus van Sant, Lars Von Trier eta Wim Wenders.

Gaur bertan, laugarren atala aurkeztuko dute, 17:00etan, Genero apartak eta europako zinemaren agerpena: “Soinua iritsiko da, zinemaren mundua guztiz aldatuz. Eta bere etorrerarekin genero berriak agertuko dira, besteak beste, gangsterren inguruko filmak, beldurrezko zinema, westernak eta musikalak. Howard Hawksen hamarkada da. Bitartean, Hollywoodetik urrun, Ingalaterran, Alfred Hitchcock ezagutzera ematen da”.

Bihar, halaber, bosgarren atalaren txanda izango da, Guda eta lengoaia berriak. “Atal honetan Cousinsek gudak zinemaren artea oraindik ausartagoa nola bilakatzen duen deskribatzen du. Italiatik Hollywooda, atala Orson Wellesen moduko figura eta garai bat markatu zuten momentu historikoez arduratzen da, McCarthy garaia, besteak beste”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button