MUSIKA

“MFFSST! musika errebolta feminista”, Zarautzen

Ekainaren 3an, MFFSST! musika errebolta feminista izenburuko jaialdi feminista eta zaratatsua egingo da Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Bertan, hainbat taldek joko dute, 19:00etatik aurrera.

Guztira sei banda feminista arituko dira agertokian, guztiak punk sustraiekin eta jarrera politiko argiarekin: Cecilia Payne (Bilbo), Hexen (Bilbo), Serpiente (Bilbo), Holy Wilders (Bartzelona), Oki Moki (Getaria) eta Grutal (Bilbo).

Kontzertuen ostean, disko jartzaileak arituko dira: San Son DYeah, Kortaypega eta dodoma.

Informazio gehiago: putzuzulo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button