MUSIKA

47. Heineken Jazzaldia gaur abiatuko da

47. Heineken Jazzaldiaren makinaria guztia jarriko da martxan gaur bertan, eta 102 kontzertuz eta nazioarteko ospe handiko musikariz gozatu ahalko da datozen egunotan.

Uztailaren 19tik 23ra bitartean, Melody Gardot, Antony, Bobby McFerrin, Jimmy Cobb (aurtengo Jazzaldia Saria) Al Di Meola, Gonzalo Rubalcaba, Madeleine Peyroux, Kenny Barron, Neneh Cherry, Ray Gelato, L’Orchestre d’Hommes-Orchestres, besteak beste , arituko dira Trinitate Plazan, Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian.

Azken txoko honek bere mendeurrena ospatuko du, eta uztailaren 20an emanaldi berezia antolatu da horren kariaz.

Goikoez gain, doako kontzertu gehienak Zurriola hondartzako Agertoki Berdean eta Kursaaleko terrazetan izango dira. Aurtengo ekitaldian honako taldeak egongo dira: The Waterboys, Sharon Jones, Alabama Shakes, Jonathan Wilson, Destroyer, Gary Clark Jr., The Wedding Present eta Zola Jesus.




Gasteiztik egin daiteke erraz salto Donostia aldera, eta horretarako begiratu hemen ondoen datorkizuena. Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button