BERTSOTAN

Araban saltsa

Hainbat saio dituzue Araba aldean bertsolaritzaz gozatzeko. Ostegunean, bertan, eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Zigoitian, bertso-jaialdia (Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari) egongo da bertako Kultur Etxean, 19:30etan.  Bertsolariak: Gaizka Urtaran, Zigor Enbeita, Ruben Sanchez eta Oier Arbina.

Ostiralean, Amurrion, gai bera hartuta (Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari) beste bertso-jaialdia, 20:30ean. Bertsolariak: Iñaki Tena, Betto Martinez, Manex Agirre eta Maddalen Arrausi izango dira.

Larunbatean, Erriberako Antezanan, Kanpezun eta Bastidan izango dira saio ezberdinak. Lehenengoan, bertso-afaria, 20:30ean, Iñurrita Elkartean Bertsolariak: Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendi .

Kanpezun, bertso-jaialdia egingo dute Kultur Etxean, 20:00etan, Julen Zulaika, Xabi Lopez de Santiago, Xabi Rico eta Felipe Zelaieta bertsolariekin. Eta azkenik, Bastidan, bertso-poteoa egingo dute, 20:00etan eta gero, bertso-afaria Jatorrena jatetxean 22:00etan. Arabako Errioxa (Ane Olano, Beñat Olano…) vs Gasteizko Gaztetxea (Unai Argote, Iñaki Tena…) izango da saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button