IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak ekainean ospatuko du bere 20. urteurrena

Zinegoakek, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere 20. urteurrena ospatuko du aurten. Jaialdiak bere datak mugitu ditu eta ekainean ospatuko da (otsailean eta martxoan egin beharrean, orain arte bezala). Horrela, Zinegoakek bat egingo du ekainaren 28ko aldarrikapenekin, eta kultur programa bat antolatuko du hiri osoan zehar ekainaren 26tik uztailaren 1era: filmen emanaldiak, antzezlanak, gogoeta guneak, eztabaidak, topaketak, hitzaldiak eta festaren bat.
Zinegoak inaugurazio ekitaldiarekin hasiko da aurten ere, Arriaga Antzokian, eta gainerako jarduerak jaialdiaren ohiko egoitzetan egingo dira.

Ekainean, beraz, ezinbesteko hitzordua izango dute sexu, identitate eta genero aniztasunari buruzko zinemaz eta kultur jarduerez gozatu nahi dutenek. Halaber, Zinegoaken hedadura maiatza, ekaina eta uztaila bitartean egingo da. Aurreko urteetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 50 udalerrik baino gehiagok parte hartu dute bertan.

Zinegoak 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sexu aniztasunaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko asmoz, eta 20 urteko ibilbidean zehar, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean, eta edizio bakoitzean bere publikoa handitu da, 2022an gertatu zen bezala, non 35.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte jarduera presentzialetan zein birtualetan.

Hortaz, gero eta gutxiago falta da Zinegoak hasteko!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button