ESZENA

“Aurrera Fest” ekimenaren II. edizioa uztailean

Bigarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak kultur sektoreari laguntzeko xedez, Aurrera Fest ekimena abiatuko du uztailean. Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Begoña Anguisola Euskaldunako negozio garapeneko zuzendariak.

Ekimenaren oinarria arte eszenikoetako eta musikako taldeei laguntzeko eta ikus-entzuleak bigarren urtez kultura segurtasunez kontsumitzera animatzeko helburua dago. 2021 honetan ere artearen arloko diziplina guztiek izango dute lekua jaialdian.

Hortaz, gaur hasi eta maiatzaren 16ra arte, taldeek eta konpainiek zuzenean aurkez dezakete euren proposamena. Ekainaren 2an emango da ezagutzera behin betiko egitaraua eta sarrerak salgai jarriko dira. Lorea Bilbaok aurreratu duenez, “jaialdia uztailean egingo da, baina une bakoitzean ezartzen diren osasun neurrien menpe egongo gara”.

Aurrera Festen zuzenean gauzatzeko proiektu bat aurkezten duten musika eta arte eszenikoetako taldeak onartuko dira. Modu berean, ikuskizun horiek besaulkidun agertokian taularatu ahal izango dira, eta gutxienez 50 minutuko iraupena izango dute.
Euskalduna Jauregia , bestalde, hainbat areto erabiltzeko aukera emango die parte hartzen duten bandei eta konpainiei, eta zenbait zerbitzu ere emango ditu.

Ekimen horren bidez, “Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaldunak bere jarduera suspertzeko eta kulturara hurbiltzeko bideak errazteko tresnak eman nahi dizkiote kultur sektoreari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button