BERTSOTAN

Beterriko bertsolari txapelketa hil honen amaieran abiatuko da

Taldeka arituko dira bertsolariok, intsektu mozorroturik. Bertsolariok sorgin-orratzak, labezomorroak, armiarmak eta mandeuliak taldeetan izango dira kantari.
Lehenengo kanporaketa Asteasun izango da urtarrilaren 29an, ostirala, Aitz-ondo Elkartean, 20:30ean. Sorgin-orratzak eta labezamorroak taldeak arituko dira aurrez aurre.

Bigarren kanporaketa Zizurkilen jokatuko da otsailaren 6an, larunbata, Zentroan, 20:30ean. Han armiarmak eta mandeuliak aurrez aurre egongo dira.
Final handia Villabonan izango da otsailaren 13an, larunbata, Irrintzi Elkartean.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button