IKUS-ENTZUN

“Shadow Girl” dokumentala pantailaratuko du Zinebik Bilbon

Maria Teresa Larrain zuzendari txiletarrak zuzendutako Shadow Girl (Txile, Kanada eta Costa Rica, 2016) dokumentala aurkeztuko du Bilboko Zinebi jaialdiak, ostegunean, Multicine 7 aretoan, 20:00etatik aurrera.

Filma itsutasunaren inguruan ardazten da, filmaren zuzendari Maria Teresa Larrain berak sufritzen duen itsutasuna. Filma bidaia hunkigarria da itsutasunaren barrenera, bizitza barri bati aurre egiteko adore eta umore handiz egindako narrazio autobiografikoa.

Hala, Larrain Toronto hirian ari dela, bere azken filma editatzen, ikusmena galtzen ari dela jabetuko da. Etsita, ama hilko zaio laster. Heriotzaren ondorioz, sorterrira itzuli beharko da, Txilera, 30 urte igaro ostean. Santiagoko kaleetan zehar doala, inspiratuko duen mundu ezberdin bat aurkituko du: La Alameda-ko saltzaile ibiltari itsuena.

Larrainek 25 urteko ibilbide profesionala egin du, eta bide horretan makina bat dokumental egin ditu:  El Juicio de Pascula Pichun, Dolores, Looking for Findley eta Amor Amargo, besteak beste. Shadow Girl filma, bestalde, hainbat jaialditan pantailaratu da 2016an: Kataluiako DocsBarcelona, Erresuma Batuko BirtDoc eta Txileko SANFIC.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button