IKUS-ENTZUN

Ehun film inguru lehiatuko dira Nontzefilmak jaialdian

Atzo itxi zen zen Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Orotara, 90 film inskribatu dira aurtengo edizioan, zinema ataleko 44 eta animazioko beste 44. Horiei, Nontzeberri kultura webguneak bere 10. urteurrena ospatzeko abiaturiko spot lehiaketan izena eman duten beste bi gehitu behar zaizkie.

Egileei dagokienez, 24 Euskal Herrikoak dira, 32 Espainiakoak eta 17 atzerrikoak, azken horietako asko Latinoamerikakoak, baina baita Iran edo Errusiakoak.

Behin inskripzio epea amaitu eta gero, epaimahaiak bere erabakia emateko unea iritsi da. Aurten epaimahaia ondokoek osatuko dute: Zinean, Kepa Sojo zine zuzendariak eta Ines Intxausti Zinebiko idazkari orokorrak, eta

Animazioan berriz, Aitor Oñederrak eta Izibene Oñederra Arte Ederretan lizentziatuak eta animazio zuzendariak.

Lau epaimahaikideek lan sarituak eta lan onenak aukeratuko dituzte. Hala, irabazleak FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian maiatzaren 5ean egingo den ekitaldian iragarriko dira, baita Nontzeberri webgunean ere. Sarituak ez ezik, lan onenekin osaturiko proiekzioa ere ikusi ahalko da.

Beraz, maiatzaren5ean, FANT zine jaialdiarekin batera iragarriko ditugu irabazleak (proiekzioan erakutsiko diren lan aukeratuak FANT jaialdiaren katalogoan eta bestelako euskarrietan, eta gure webgunean jakinaraziko ditugu).

Bitartean, Nontzefilmak lehiaketan jasotako filmak ikustea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button