IKUS-ENTZUN

FANT Jaialdiaren XX. edizioko film onenak

Matthew Robbins zuzendari, gidoilari eta ekoizle iparramerikarrak, Carlos Areces antzezleak eta Andrea G. Bermejo kazetari, zine-kritikari eta blogariak osatutako nazioarteko epaimahaiak, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizioko Film Onenaren Saria, James Ward Byrkit zuzendari iparramerikarrari eman dio Coherence izenburuko lanarengatik.

Coherence zientzia-fikzioaren eta beldurrezko zinemagintzaren artean landutako filma da. Filma zinema-areto komertzialetan banatuko da udatik aurrera, La Aventura Audiovisual banaketa-etxearen eskutik.

FANTen XX. edizio honetako beste saridunak honakoak izan dira: epaimahaiak David F. Sandberg zuzendariaren Lights Out (Suedia, 2013, 3’) filmari eman dio sail ofizialeko Film Labur Onenaren Saria; Euskal Film Labur Onenaren Saria, Aritz Morenok 2013an zuzendutako Cólera sei minutuko filmarentzat izan da; Euskal Gidoilarien Elkarteak, Gonzalo Lopez Gallego madrildarraren Open grave (EEBB 2013, 101’) filmari eman dio Gidoi Onenaren Saria. Bestalde, publikoak Carles Torrens-en Sequence (Espainia 2013, 20’) aukeratu du FANT Laburrean saileko garailetzat. Beste aldetik, Fantrobia Saria Jorge Doradori eman zaio film laburretan egindako ibilbidearengatik.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button