LITERATURA

“Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” lanaren gaineko irakurraldia, Erandion

Titulu hori du Iban Zalduaren lan irakurrienetako batek. Idazleak eta Koruko Heras musikariak lan horren gaineko irakurraldi bat atondu dute, eta hilak 24, barikuan, Erandioko Josu Murueta Kultur Etxean  Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak izenburuarekin egingo dutena. Saioa, 18:30ean izango da.

Diogun bezala, irakurraldi honek Iban Zalduaren Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko zenbait ipuin hartzen ditu oinarritzat: horietatik abiatuz, Koruko Herasek zenbait musika-pieza aukeratu eta interpretatuko ditu, irakurraldian zehar tartekatuko direnak.

Idazleak adierazi digun moduan, helburua xumea da,  “fikzioak, arteak kontatu dezakeen horretara hurbilpen bat proposatzea, hitza eta musika uztartuz, Milan Kunderak zioen hura gogoan hartuz, nolabait: musika literatura baino are urrunago joan daitekeela, gai baita barne munduko mugimendu sekretuenak antzemateko, hitzarentzat ezin iritsizkoak direnak.
Dena den, ez egin kasu gehiegirik laburpen honi: William Faulknerrek aldarrikatu bezala, “idazle bat egia esateko intrintsekoki ezgauza da; horregatik idazten duenari fikzio deitzen diogu”.

Hemen topatuko duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu