ESZENA

ADEL-Artedrama Euskal Laborategia aurkeztuko dute

Apirilaren 5etik 11ra bitartean Aulestian ospatuko den Artedrama Euskal Laborategia ADEL, arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin. Aurtengo ADEL-ek Ander Lipus, Manex Fuchs, Pierre Vissler, Xabi Strubell eta Gaitzerdi konpainiako kideak izango ditu irakasle.

Aldi berean, ADEL 2010an parte hartzen duten profesionalek eskeiniko dituzten tailer irekiez aparte, Aulestiko herriak ere hainbat erakustaldi zein ekintza dramatiko jasoko ditu ADELeko partaideen eskutik, Aulesti Arte Astea-ren barruan, non besteak beste, zinea, ipuin kontaketak, bertso saioak, antzerki emanaldiak, performanceak eta musika ekitaldiak eskainiko diren.

KomuniKartez-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button