IKUS-ENTZUN

ISIS-ek burututako gehiegikeriak salatzeko

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolatzen duen  Elkarbizitzaranzko IX. Zine Erakusketak informazio eta salaketa-kazetaritzan jarriko du gaur fokua City of ghosts lan bikainarekin. Zinexitek omenaldia egin nahi dio aurten Giza Eskubideen Deklarazioaren 70. urteurrenari. Proiekzioa 19:30ean izango da Bilboko Golem zinemetan.

Matthew Heinemannek zuzenduriko City of Ghosts dokumentalak munduko talde odoltsuenetako batek sortutako izugarrikeria du ardatz. “Ekintzaile anonimoz osatutako talde batek euren bizia arriskuan jartzea erabaki du, 2014an Raqqa bere eskuetan hartu zuen ISIS talde terroristak egindako abusuak salatzeagatik”.

Cine Oculto-ko Arturo Grijalva kazetari adituaren esanetan “txunditurik uzten gaituen film bikaina dugu, eta informazio iturri den kazetaritzaren garrantziaren adibiderik onena bihurtuz, dokumentalak daukan indarra nabarmendu egiten da inoiz entzungo ez zenari ahotsa emateko.”
Filmaren proiekzioaren ostean solasaldia izango da nazioarteko informazio gaietan aditua den Maribel Izcue, kazetari eta 5W aldizkariko erredaktore buruaren parte-hartzearekin.

Zine erakusketa astelehenean hasi zen eta ostiralean amaituko da  Doce hombres sin piedad film klasikoarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button