BERTSOTAN

Balmasedan eta Kanbon bertsoak

Bi txapelketa jokoan, Iparraldean bat, bestea Bizkaian. Atzo arratsaldean izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Balmasedako Klaret Antzokian eta Ibon Ajuriak lortu zuen punturik gehien (431,5). Atzetik, Gorka Ostalaza eta Eñaut Uruburu sartu ziren.
Halandaze Ajuria zuzenean sailkatuko da final-aurreetara eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute aukera. Datorren aste-goienean, hauteskundeak direla eta, ez da txapelketarik izango. Hurrengo bi kanporaketak urriaren 27an eta 28an izango dira.

Beste aldetik, eta iparraldera salto eginez, 150 pertsona bildu ziren Kanboko AIEC gelan Xilabako bigarren kanporaketa ikusteko. Umoretik joan zen saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasun anitz eskaini zuten bertsolari guztiek. Maddi Sarasuak bildu zuen punturik gehien (194,5). Atzetik, Xumai Murua (185), Ramuntxo Christy (175), Gillen Hiribarren (170,5), Bixente Hirigarai (162) eta Battitt Crouspeyre (150,5) sailkatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button