IKUS-ENTZUN

Gainbehera industrialaren sintomak irudietan

EHAEO-ko Bizkaiko ordezkaritzak antolatzen duen Zinea eta Hiria zikloaren barruan, gaur, hilak 26, Ernesto del Rio zuzendariaren Hotel y domicilio filma pantailaratuko dute, bertako Areto Nagusian, 19.00etan hasita.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzak zinearen aldeko apustua egiten du, eta Zinea eta Hiria zikloa bidean jarri du, hiri-eraldaketen historian zehar ibilbide zinematografikoa proposatzeko, “zinearen jatorriarekin bat datorren fundazio moderno eta industrialetik gaur egungo konfigurazio postmoderno eta globaleraino”.

Hiri eraldaketen arku dramatikoa tenkatzen duen intriga Bilbon proiektatzen da Ernesto del Rio zuzendariaren Hotel y domicilio (1995) filmean. Filma joan den mendeko azken hamarkadan egin zen, eta gainbehera industrialaren sintomak hiri kosmopolita berriaren bilbe eta arkitekturetan lausotzen diren eraldaketa-prozesuan dagoen hiria erakusten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button