LITERATURA

“Demagun ehun urte barru”, itzulpengintzari buruzko liburu eta solasaldia

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), DSS2016ren laguntzarekin, Demagun ehun urte barru izenburuko liburua aurkeztuko du bihar, Donostiako Tabakaleran, 18:30etik aurrera. Liburua itzulpengintzari buruzkoa da, eta aurkezpen-ekitaldiarekin batera, solasaldia ere izango da, Literatura eta itzulpengintzaren arteko erlazioa hizkuntza gutxituetan gaiaren ingurukoa.

Ekitaldian hauexek parte hartuko dute: Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano idazleak, Koro Navarro itzultzailea, Xabier Olarra liburuaren editorea, Goizalde Landabaso moderatzailea eta Xabi Paya aurkezlea.

EIEren arabera, “Demagun ehun urte barru DSS16ren Karta Zuriak proposamenetik abiatzen da. Anjel Lertxundik, Harkaitz Canoren laguntzaz, eremu urriko hizkuntzak eta literatura uztartu zituen Demagun ehun urte barru topaketekin”.

Informazio gehiago: dss2016.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button