MUSIKA

Branford Marsalis saxo jotzaileak itxiko du Getxoko Nazioarteko Jazzaldia

Branford Marsalis musikari iparamerikar birtuosoaren emanaldiarekin amaituko da aurtengo Getxoko Nazioarteko Jazzaldia. Emanaldia 22:00etan hasiko da Biotz Alai plazan. Ordubete lehenago Talde Lehiaketaren irabazlea arituko da. Hirugarren Milurtekoa atalean, berriz, Miguel Fernandez Quartet bandak joko du Algortako Geltokia plazan, 19:00etan.

Branford Marsalis (1960, Breaux Bridge) New Orleansen jaio zen, hiriko musika-familia ezagunenetako batean. 80ko hamarkadan hasi zuen Marsalisek bere musika ibilbidea, Art Blakeyren Jazz Messengers taldearekin eta bere anaia Wyntonen boskotearekin, bere taldea sortu aurretik. Makina bat kontzertu eman eta disko grabatu ditu jazz musikari ospetsuekin, hala nola, Miles Davis, Dizzy Gillespie, Herbie Hancock eta Sonny Rollins. Gainera, Sting pop musikari ingelesarekin ere aritu da estudioa eta agertokian. Hainbat filmetako soinu bandetan ere parte hartu du.

Hiru Grammy sariren irabazle da eta musika estilo anitzei loturiko egitasmoetan parte hartu du. Dozena bat disko grabatu ditu gaur arte eta bere laukotearen hamargarren urteurrenaren harira, Metamorphosen lana grabatu du. Azken lan horrek lau kideen konposizio originalak jasotzen ditu, eta Marsalisek saxofoi tenorra, sopranoa eta altua erabiltzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button