IKUS-ENTZUN

Santurzine jaialdia ostiral honetan hasiko da

Tokiko zinemagintza bultzatzeko xedea duen Santurzine Santurtziko Film Laburren jaialdia irailaren 15etik urriaren 7ra abiatuko da. Egun horietan guztietan filmen emanaldiak, erakusketak, film laburren gidoien lehiaketa, eta bestelako ekimenak programatu dituzte. Serantes 2017 saria ere banatuko da: Anabel Alonso aktore bilbotarrarentzat izango da.

Jaialdira estatu mailako filmak aurkezteko epea iragan uztailaren 16an amaitu zen; Euskal Pantailak eta Ibiltariak sailetan parte hartzekoa, aldiz, abuztuaren 13an; eta Santurtzi sailera proiektuak aurkezteko epea irailaren 3ra arte izan da.
15 minutu baino gutxiago irauten duten proiektuek har dezakete parte lau sailetan, baldin eta egileak EAEn erroldatuta badaude, eta horien artean hainbat aukeratuko dituzte antolatzaileek jaialdian zehar hiriko areto txikietan eta tabernetan eskaintzeko.

Santurtziko festibalak berriz eskainiko ditu “esperientzia berriak zinearen munduan”. Euskadin filma independiente batzuk estreinatuko dituzte: María en los bosques eta Ekaj. Azken hau Ibiltaria atal berri baten barruan eta Amnistía internazionalarekin laguntzaz.
Gogoratu irailaren 1etik urriaren 7ko klausurako galara arte zine interesgarria Santurzinen.

Informazio guztia (gaztelaniaz) hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button