IKUS-ENTZUN

Santurtziko Film Laburren Jaialdia urrian izango da

Saregabe elkarteak Santurtziko Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizioa antolatu du urrirako (2tik 17ra). Egoera berezia dela eta, datak, espazioak eta formatuak alda litezke.

SZ8 jaialdiak bost sekziotan banatu da: Sección Santurtzi delakoan, Santurtzi herriko zonalderen bat  agertu behar da filmean. Bertan fikziozko lanak har dezakete parte; Sección Estatal delakoan Estatuan ekoitziko lanek hartuko dute parte. Bideoklip musikalak ez dira onartuko; Ibiltariak esparrua Amnistia Internazionalarekin batera antolatu dute. Aldarrikatzen diren ur, etxe, heziketarako eskubideak islatzen dituzten lanak hona bidaliko dira; Euskal Pantailak izenekoan euskal zinemari bultzada eman nahi zaio. Euskal Herriko zuzendariek hona bidaliko dituzte lanak, eta euskaraz eginak izatea baloratuko da; azkenik Kalean izeneko sailean, Bizitegi eta Homeless Film Festivalarekin lankidetzan, pobretasun, bazterketa soziala, edota etxerik gabeko pertsonen bizimoduaren inguruko obrak onartuko dira.

Film laburrek ez dute 15 minutu baino gehiago iraungo.

Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 15ean amaituko da. Sección Santurtzi delakoan, ostera, irailaren 1era arteko epea izango da.

Datu guztiak, gaztelaniaz, Santurtziko Film Laburren Jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button