MUSIKA

Surfin Kaos taldea bueltan da aspaldiko partez

Koldo Soret (gitarra eta ahotsa), Ibon Etxebeste (bateria) eta Dabid Gil (baxua) musikariek osatu zuten Surfin Kaos 2002 urtean; rock gordina besarkatzen zuten lau disko argitaratu zituzten, azkena 2010ean, Goizalde Surrealistak. Harrezkeroztik, taldea isilik egon da, baina larunbatean, kontzertu berezia egingo dute Donostiako Le Bukowski klubean, 21:00etan.

Le Bukowskiren arabera, “(Surfin Kaos) hemen dira berriro: rock’n’roll-a, izerdia, jarrera oholtza gainean eta batez ere, festa!”.

Hirukote donostiarrak estreinako lan homonimoa argitaratu zuen 2002an; 2005ean Bizzionbizzi, eta bi urte beranduago Tryphyllon. 2010ean, halaber, azken lana plazaratu zuten, aipatutako Goizalde Surrealistak. Bandaren lanik lasaiena eta freskoena izan zen, rock’n’roll estiloaren baitan dauden beste esparru musikal batzuetako eraginak ere gehitu zituztelako, tartean, psikodelia, surfa, edo soul-a.

Bada, larunbatean, diskografia horren errepasoa egingo dute Le Bukowskin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button