ARTEA

“Gauza xumeen xarma” erakusketa, Zarautzen

Emilia Valencia argazkilariak Gauza xumeen xarma izeneko erakusketa aurkeztuko du gaur Zarautzeko Photomuseumean. Ekainaren 4tik uztailaren 14ra bitarte izango da ikusgai. Bestalde, ekainaren 14ean, 18:00etan, egileak mahai-inguru bat eskainiko du erakusketaren izenburu berarekin.

Artistak berak azaldu du zer nolako erakusketa paratu nahi izan duen: “Proiektu honen abiapuntuetariko bat nire inguruan dauden objektuek osatzen dute, hau da, nire zati direnak edota nire pentsamenduarenak, baita nire oroimenekin antzekotasunak dituzten objektuak topatzen ditudanean ere. Objektu horiek guztiek iragana daukate eta denboraren poderioz, inguratzen gaituzten elementu bihurtzen dira, eta gure izaera edo barne nortasuna irudikatzen dute. Momentu batez gure inguruan dauden objektu horiek aztertzen baditugu, beren jatorri gogorarazten digute, iraganaren oroitzapena eta gauza-objektu horren garrantziaz jabetzen gara.
Proiektu honi forma ematen dion beste alderdi garrantzitsua da objektuen behaketa argi izpiek jotzen dituztenean. Une horretan, objektuak berezko bizitza hartzen du eta, era berean, ikuslearen testuingurua galtzen da. Argiak objektuarekin jolasten duen une horretan, momentu baten denboragabetasuna lortu nahi da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button