IKUS-ENTZUN

Tabakalerak ikus-entzunezko programa aurkeztu du

Donostiako Tabakalera zentroa 2014ko ikus-entzunezkoen egitaraua aurkeztu du. Hala, hilero ziklo bat izango da: “hileko programa batean islatuko diren kontzeptuak izango ditu oinarri, eta proiekzio, tailer, mintegi eta solasaldietan egituratuko dira”.

Horrekin batera, webgune, egoitza (Sukaldea) eta jarduera egitarau berriak ere iragarri dituzte; izan ere, 2014 urte “giltzarria” izango da Tabakalera zentroarentzat: “2014 Kultura Garaikidea Nazioarteko Zentro bilakatutako lantegiaren irekieraren atarian kokatuko gaituen trantsizio-urtea izango da”.

Ikus-entzunezko programan, hain zuzen ere, zentroan jada lantzen ari diren gaiak txeratuko dituzte: hiri-politikak, arkitektura, Labo eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, besteak beste. “Biak ala biak sorkuntza eta hedapen-programekin aliantzak eraikitzearekin lotuta dauden egitasmoak dira”.

Lehenengoan zirkuitu komertzialetik kanpo dauden lanak proiektatuko dira; bigarrenean, berriz, Espainiako ikus-entzunezko sorkuntzaren 50 urteetako ibilbidea jasoko da.

Zikloekin lotutako informazio guztia: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button