IKUS-ENTZUN

Alexander Kluge zinegileari buruzko zikloa hasiko da gaur Alondegian

Alemaniako zinemagintza berriaren ordezkari den Alexander Kluge (Berlin, 1945) zuzendariaren lanen lagin esanguratsua ikusi ahalko da gaurtik aurrera, urriak 17, Bilboko Alondegian. Orotara, 12 saio bikoitz izango dira asteazken eta ostegunetan, azaroaren 29a bitarte.

Hala, gaur eta bihar, Die Artisten In Der Zirkuskuppel: Ratlos (1968) eta Gelegenheitsarbeit Einer Sklavin (1973) lanak proiektatuko dira.
Lehenengo filmak zirku baten istorioa kontatzen du: “Leni Peikert zirkuko zuzendariak etorkizuneko zirkua eraiki nahi du. Bertan, animaliek ez dute estalkirik izango, berezko egoeran egongo dira; artistek ere ez dute magiazko arterik erakutsiko”. Zirku utopiko hori gauzatzeko baina, oztopo asko izango ditu ikuskizunaren zuzendariak. Bigarrenak berriz, ezkonduta eta seme-alabak dituen Roswitha Bronski emakumearen nondik norakoak jasotzen ditu. Bronskik abortuak egiteko mediku-kontsulta zuzentzen du, ikasten ari den Franz senarrak ahora zer eraman izan dezan. Haatik, senarra poliziak atzemango du eta ondorioz istorioa irauli egingo da.

Abschied von gestern (1966) izan zen Klugen estreinako film laburra eta  epaimahaiaren sari berezia eskuratu zuen 1966ko Veneziako Zinemaldian. Oberhausengo manifestuan adierazitako aspektu teorikoak eta belaunaldiari buruzkoak biltzen zituen lana, zenbaitzuen aburuz, Alemaniako Zinema berriaren film aitzindaria da.

Hurrengo ekoizpenek izaera dokumental nabarmena izan zuten. Horietan Klugek jorraturiko estilo asoziatibo eta analitikoa ezaugarri pertsonal bilakatuko zen gaur eta bihar alondegian ikusi ahalko diren Die Artisten in der Zirkuskuppel: Ratlos (1967) eta Gelegenheitsarbeit einer Sklavin (1973) filmetan, beteak beste.

Zikloaren inguruko xehetasun guztiak Alondegiaren webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button