MUSIKA

Euskal Herria Zuzenean jaialdia mugetatik at

Asteburua honetan, uztailaren 1ean 2an eta 3an, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia handi eta interesgarria izango da Heletan. Antolatzaileek askotariko egitarau oparoa atondu dute behin ere. Aurtengoa 16. edizioa izango da eta bost agertokitan izango diren 60 emanaldi hartuko ditu. Ordezkaritza, -bertakoa eta atzerrikoa-, zabala eta kalitate handikoa da. Jaialdia Mugetatik’at! lelopean egingo da.

Hala, ostiralean, uztailak 1, Morcheeba (Ingalaterra, trip-hop), Tokyo Sex Destruction (Bartzelona, garage-punk), Estricalla (Euskal Herria eta Kantabria, hardcore), Anari (Azkoitia, folk-rock) eta Goran Bregovic (Sarajevo, folk) izango dira jende gehien bilduko duten izanak.

Larunbatean, berriz, zerrenda hau azpimarratuko genuke: Ken Zazpi (Busturialdea, pop-rock); Jim Jones Revue (Ingalaterra, r’n’r); Atom Rhumba (Bizkaia eta Nafarroa, r’n’r), eta Shaka Ponk (Paris eta Berlin, elektro-rock).

Igandean, aldiz, La Phazek (Frantzia, elektropunk); Betagarrik (Gasteiz , ska) eta Tiken Jah Fakoly-k (Boli Kosta, reggae) erakarriko dute ikus-entzuleen arreta guztia.

EHZ jaialdiko egitarauaren xehetasun guztiak (ordutegiak, agertokiak, artisten zerrenda osoa…) hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button