MUSIKA

Kokein, “Kantuaren Kantoia” berbaldi musikatuetan

Durangoko Plateruena aretoan urtero egin ohi den Kantuaren Kantoia berbaldi musikatuen programa iragan astean hasi zen Kasernatart taldearen emanaldiarekin. Guztira, lau talde arituko dira solasean Jonan Hernandez kazetariarekin; gaur, hain zuzen, Kokein taldea izango da Plateruenan.

Eibarko Kokein rock taldeak lau disko argitaratu ditu: estreinako lan homonimoa 2002an argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez, eta azkena Izan da, 2012koa, autoekoitzia, tartean, Lotuta egon arren (2004) eta Mundu margotu berri bat (2007) plazaratu zuen, biak ala biak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen laguntzaz.

Datorren astean, azaroak 19, Durango inguruko Sei Urte pop-rock taldea izango da Kantuaren Kantoian egitarauan, eta, azkenik, 26an, Siroka. Azken horrek Malutak izeneko egitasmoa abiatu berri du: disko formatutik aldetuz, bizkaitarrek sei doinu kaleratuko dituzte, bideoklip batekin lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button