LITERATURA

Saiakera hemen hasten da

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioaren programazioa aurkeztu du gaur goizean. Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia), Fernando Pérez (Azkuna Zentroko Zuzendaria), Ivan de la Nuez (Jaialdiaren Aholkularia), Rakel Esparza (Programazioko Arduraduna) eta Alasne Martin (Mediatekako Arduraduna)  mahaikideek  martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean luzatuko den ekimenari buruzko xehetasun guztiak eman dituzte.

Gutun Zuria jaialdiaren aurtengo izenburua Saiakera hemen hasten da izango da. Jaialdia pentsamendu kolektiboaren makinaria bat izango da, beti ere oraingo denboran, eta saiakera ez da soilik diziplina literariotzat hartuko, gorputzarekin eta irudimenarekin ere pentsatuko da, ez modu literarioan, baina bai literalki.  Horrexegatik, hitza literatura-sistematik harago erabiliko da, eta bestelako hibridazioetako parte bat izango da. Hortaz, Azkuna Zentroa bera esperimentazioaren gune bilakatuko da.

Gutun Zurian “saiakerari buruz egingo dugu hausnarketa, literatura-genero gisa duen izaeratik harago joz, kultura-prozesutzat, pentsamendu garaikidetzat eta, azken batean, kulturan jarduteko eredutzat hartuta. Hori guztia, uste sendo batetik abiatuta: saiakerak egitea ez da literatura-genero baten edo lanbide baten gai esklusiboa, baizik eta jarrera baten ondorioa, besteak beste, zirriborroa, planoa, arloko entrenamendua eta laborategiko esperimentua barnean hartzen dituen jarrerarena” adierazi du Alex de la Nuez kudeatzaileak”.

Aurtengo programazioan emakumeek duten rolaz hausnartuko dute kultura garaikideko erreferenteak diren adituek.  Zentrora hurbilduko direnen artean asko dira nabarmentzekoak. Bat Alma Guillermoprieto idazle mexikarra da, eta bere azkenengo liburuaren izenburuan ageri den galderaz hausnarketa egingo du: ¿Será que soy feminista?. 2018ko Komunikazio eta Humaniateetako Asturiaseko Printzesa Saria izan zen Guillermoprieto.
Beste bat Martha Rosler artista da. Zineman, argazkigintza, eskultura, bideo, performance edota dokumentalak egiten jarduten du, beti ere “feminismotik iraultzara, ideologiatik estatistikara, epikotik ohikora, hiritik irakaskuntza artistikoko zentroetara” hedatzeko. Duela gutxi consonni argitaletxeak Martha Roslerren La dominación y lo cotidiano lana argitaratu du.

Parte hartuko duten beste batzuen izenak honakoak dituzue: Ernesto Castro, Anari, Alexei Yurchak, Javier Gomá, Cristina de La Cruz, Mikel Molano, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Aixa de La Cruz, Marta Peirano, edota Anjel Lertxundi.

Egun horietan guztietan, elkarrizketak, gazteentzako hitzaldiak, kurtsoak edota tailerrak burutuko dira goizez eta arratsaldez, guztietan ere pentsamendu kritiko eta saiakera laborategi handi  bat sortzeko eta lortzeko xedez.

Egunez eguneko programazioa, ordutegiak, eta parte hartuko duten beste adituen gaineko datuak Azkuna Zentroak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu