ESZENA

Osasunaz dugun ideia zabaltzeko xedez

Amancay Gaztañagak zuzendu duen Alpistegia (Lanku) haurrentzako bertso antzerki berria, azaroaren 19an estreinatuko dute Munitibarren. Gidoia Alaia Martinek idatzi du eta Eneko Arrate eta Aissa Intxausti izango dira antzezleak.

Obraren sinopsia honakoa duzue: “Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea erabakiko du eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetzea. Arbel batean erantzun ezberdinak bilduz joango da: adineko emakume bati galdetuko dio, haur bati, kalean bizi den eskale bati, korrikalari bati… Horrela bere ikuspegia osatzen eta zabaltzen joango da Haira. Parke ertzeko balkoi batean bizi den Lore loroak ere izango du zeresana eta galdera interesgarriak egingo dizkio tarteka”.

Antzerki honen funtsezko helburua umorearen bitartez osasunaz dugun ideia zabaltzea da. “Gorputzak bakarrik ez, gure sentimenduek, harremanek, ohiturek eta maila sozialak gure osasunean zenbaterainoko eragina duten erakutsi nahi dugu; osasuna, zatika ulertu beharrean, orekan mantendu beharreko osotasun gisa aurkeztuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button