MUSIKA

Rufus eta Marban taldeek aurkeztuko dute Getxo Sound jaialdia

Ostegunean, Azkorriko Fangaloka gunean Getxo Sound jaialdia aurkeztuko dute, 20:00etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldi horretan Rufus, “1980ko hamarkadako talde mitikoa” eta Marban “etorkizun handiko taldea” arituko dira.

Bestalde, Getxo Sound jaialdia hil honen amaieran egingo da, 28an eta 29an hain justu. Ekimena Areetan egingo da, eta ondoko taldeek joko dute: La M.O.D.A., Ivan Ferreiro, Viva Suecia, Smile, Dead Bronco, Mc Enroe, Los Brazos, Tulsa eta Inquilino Comunista.

Pop-rock-folk esparruan mugitzen da Marban talde gazte getxotarra. Haien kantuetan, gainera, ukitu elektronikoak ere nabaritzen dira. Leviatán izenburuko lan laburra argitaratu du, eta diskoan bildutako kantuetan Oasis, Arctic Monkeys, Kasabian edo Kaiser Chiefs taldeen oihartzunak entzuten dira.

Rufus, berriz, 1980eko urteetan eratutako taldea da. Jorge Iturmendi musikaria buru duela, hainbat disko grabatu du. Taldearen lehenengo grabazioa Discos Suicidas diskoetxeak plazaratutako bilduma batean jasotako kantua da, Y Te Tengo, 1983koa. Urtebete geroago, lehenengo EPa grabatu zuen, Revistas del Corazón. Fonomusic multinazioanalarekin ere sinatu zuten kontratua, eta marka horrekin bi disko plazaratu zituen: No Quiero Ser Presidente USA (1985) eta Rufus (1986). Halere, 1987an taldea desegin zen, baina ostegun honetan berriro izango da oholtzan, Getxo Sound jaialdiaren baitan.

https://www.facebook.com/getxosound/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu