ESZENA

Titirijai Jaialdirako lanak bidaltzeko epea zabalik

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdirako proposamenak aurkezteko epea zabaldu da dagoeneko. Beharrezko den dokumentazioa, martxoaren 31ra bitartean bidali ahalko da.

Titirijai 2015, azaroaren 21etik 29ra ospatuko da, eta jaialdian parte hartzeko epea duela gutxi zabaldu da, programazio berezia antolatzeko xedez.

Interesaturik dauden konpainiek, izen emate orria guztiz beteta eta ikuskizunaren bideo oso bat bidali beharko dute, martxoaren 31 baino lehen.
Posta elektronikoz bidal daiteke: cit@cittolosa.com helbidera, edo korreo postaz: Titirijai- Euskal Herria plaza, 1 – 20400- Tolosa (Gipuzkoa)

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button