BERTSOTAN

Gpuntua irailean itzuliko da

 

Lehen Fasea bukatu ondorem, atseden hartuko du Gpuntuak irailera are; 32 bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diren final-zortzirenetarako.

Urretxu-Zumarragan jokatu ziren bi saioekin amaitu da Gpuntuko Lehen Fasea. 20 saio jokatu dira orotara maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 5era arte, 10 herritan: Orion, Mutrikun, Alegian, Soraluzen, Lezon, Amezketan, Usurbilen, Gabirian, Aretxabaletan eta Urretxu-Zumarragan. 60 bertsolarik kantatu dute fase honetan, bi saiotan bakoitzak, eta duten 32 pasa dira irailean hasiko den final-zortzirenetara.

Lehen faseak “aho zapore gozoa” utzi duela azpimarratu dute antolatzaileek. “Jende dezente batu da saioetara, 100 lagunetik gora saio bakoitzean, eta aurreikuspen guztiak bete dira”.

Fase guztian zehar bazkariak izan dira herri bakoitzean, eta “giro ederra” izan dute bertsolari, bertsozale, antolatzaile eta parte-hartzaileek. Bertsolariek ere maila ona eman dute kantuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button