ESZENA

Lŏkke konpainiak “The Big Game” taularatuko du Errenterian

Dantzaren XVII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez, Lŏkke taldeak The Big Game taularatuko du Errenterian, abenduaren 18an.

The Big Game lana xake biziduna da. 32 pertsonek parte hartzen dute proiektuan, jokoaren piezen kopurua. Proiektua gorputz horien bizikidetasuna eta mila eta bat mugimendu posibleen orkestazioa jolasean jartzen dituen sistema koreografiko baten eraikuntzan oinarritzen da. The Big Game proiektuak The Endgame proiektuko ikerketa koreografikoaren jarraipena da. Hainbat partehartzaile ditu proiektuak: Azkuna Zentroa, Dantzertiko ikasleak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza.

Lŏkke-Olatz de Andres dantzaren eta mugimenduaren inguruan koreografia-, pedagogia- eta gizarte-proiektuak sortzen dituen konpainia da. Lŏkkek sortze-lan bakoitzean dantzariak, argi- eta moda-diseinatzaileak, dramaturgia, eskultura, soinua eta beste arloak hartzen ditu kontuan. Izan ere, Lŏkkek koreografia-espazio bereziak sortzen ditu publikoaren imajinarioan eragiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button