BERTSOTAN

Bardoak, bertsolaritza beste modu batera lantzeko Nafarroan

Bertso-eskolen sarea eta bertsozaletasuna indartzeko xede du Bardoak 2018 egitasmoak. 2012an sortu zen eta ordutik, bi urtean behin antolatzen da.

Aurtengo indartsu dator nafarroako egitasmoa. 16 talde, 74 bertsolari eta guztira 23 saio izango dira. “Kopuruek ongi erakusten dute Nafarroako bertso mugimenduaren osasuna”.

Otsailaren 2an Beran hasi eta martxoaren 24an bukatuko da Bardoak 2018, Lekunberrin. Lehen fasea otsailaren 2tik otsailaren 18ra bitarte jokatuko da, 16 saiorekin. Bigarren fasea berriz, martxoaren 2tik martxoaren 11ra, 6 saiotan. Eta finala, martxoaren 24an jokatuko da.
Finala salbu, saioak elkarte girokoak izango dira, hurbilak, gozoak eta berritzaileak. Kasu gehienetan, gainera, saio horiek otorduekin osatuko dira. Talde bakoitzak gutxienez bi saiotan kantatzeko ardura izango du, bai eta etxeko saioa antolatu zein berau aurkezteko erantzukizuna. Honekin batera, beste multzo bateko saio baterako gaiak prestatuko dituzte taldeek, eta saio batean epaile lanak egingo dituzte.

Webgune honetan topa dezakezue informazio guztia. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button