IKUS-ENTZUN

“Mugako zinema”, Ezmugak kolektiboak antolatuta

 

Larunbatean, 21:00etan, Behobian, Guardia Gorputzeko eraikinaren aurrean, Bidasoa ibaiko ertzaren ondoan, Hasta Santiago (Mauro Carraro, 2013), Reality 2.0 (Víctor Orozco, 2012) eta Flores de la frontera (Alfredo Torrescalles, 2012) filmak proiektatuko ditu Ezmugak kolektiboak.

Hala deskribatzen dute ekimena: “Irailaren 13an zerbait berria gertatuko da Irunen… Beti muga lagun bezala erabiliz, eremu fisikoa eta mentala, muga aitzakia bezala beste munduetara bidaiatzeko, zinea bidaiatzeko tresna bezala erabiliko dugu, gure buruak irekitzeko, beste muga batzuk asmatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko.”

Hasta Santiago lanean, Mupo izeneko protagonista Donejakue bidea egiten ari da. Norberaren baitan aldaketak sorrarazten dituzten gauzak biziko ditu.
Víctor Orozcoren Reality 2.0 obran, Europatik Mexikora salto brutala eskaintzen du. Bestelako ikuspegia.
Flores de la frontera lanean hauxe ikusiko dugu: Amadou Amdallain (Gambia) bizi da, eta ministro izan nahi du bere herriko pertsonen bizimodua hobetzeko. Amadou eta Omare, Bakary, Fatu eta Omar lagunak, berriz, mugetako bidaiariei txaponak eskatzen dizkieten umetxoak dira. Bidaiari horietako bat Amdallain lotuko da bolada batez “mugetako ume” hauen bizimoduaz gehiago jakin ahal izateko.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button