MUSIKA

Enamblers taldeak Donostian joko du maiatzaren 3an

Pavement indie-pop taldeak Ingalaterran egiten den All Tomorrow's Parties jaialdi ezagunera gonbidatu ditu Enamblers, eta bide batez Donostiako Mogambo aretotik igaroko dira. Taldeak Output Negative Space bigarren berrargitaratu berri du binilo formatuan, eta jada laugarren disko bat prestatzen ari da.

Honatx Enamblers-eko taldekideen curriculum bikaina: Joe Goldring (Swans, Porn, Toiling Midgets, Out in Worship, Touched by a Janitor); Kevin Thomson (Timco, Nice Strong Arm, T by a J); Dough Scharin (HiM, June of 44, Codeine, Rex); eta Pete Simonelli poeta.

Estatubatuarrekin batera Picore (Zaragoza, post-rock) eta Donostiako Ageri dantza bikotea izango dira. Maria eta Izaskunek Bai eta gainera lana dantzatuko dute. Pieza hau propio egin dute emanaldi honetarako. Bertan, euren gorputzen bisibilitate/inbisibilitatearekin jolastuko dira Mogambo aretoko gaueko paisaiarekiko.

Lo unicornio party-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button