LITERATURA

Rafa Ugaldek “Hondar aleak” argitaratu du

Rafa Ugalde Iragorriren Hondar aleak lana euskarazko modalitateko 2017ko Blas de Otero Saria izan zen. Obra horrek argia ikusi du orain Erein argitaletxearekin.

Rafa Ugalde Zornotzako idazlearen Hondar aleak poema liburua garaile suertatu zen epaimahaikideen iritziz: “poema liburuan argi eta garbi agertzen da poetaren desio pertsonala, egunerokotasuna eta galdu dena, dagoeneko ez dauden pertsonak, adiskideak edo haurtzaroa, erabateko zehaztasunez marraztuz”. Horrez gain, baliabide poetikoen eta hizkuntzaren aberastasuna ere baloratu zituen.
Biologian lizentziatutako Rafa Ugalde euskara irakaslea ere bada, eta sei liburu inguru ditu argitaratuta, azkenengoa Baltzolako Ipuinak da (Ibaizabal), poesiaz eta gozotasunez idatzitako hamabost kontakizunen bilduma.

Gaztelaniazko sari nagusiak ere argia ikusi du. Raquel Ramirez de Arellanoren La arquitectura de las colmenas poema liburua izan zen garaile.

Blas de Otero Poesia Lehiaketa urtero deitzen du Bilboko Udaleko Kultura Sailak. Lehiaketaren helburua literatura jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea da, Blas de Otero poeta bilbotarraren memoria eta lana bizirik iraunarazteaz gain.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu