BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5. topaketa

Bihar, otsailaren 27an eta Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, lau talde bilduko dira Errekaleorren honako programa egiteko: bertso idatziak eguerdian eta bertso-guda arratsaldean. Hala,  Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5. Topaketari hasiera emango zaio.

Betiko legez, 12:00etan hasiko da eguna, Errekaleorreko Gaztetxetik abiatuta, auzoko gune ezberdinetan bertso-sorta idatziak kantatuko dituzte. Zazpi taldek parte hartuko dute. Bazkaldu ostean, 16:30etatik aurrera, Errekaleorreko zineman, bertso-gudan arituko dira honako taldeak: Errexala (Gasteiz), Kakiturri (Gasteiz), Ezjatzu gustaubiher (Aramaio) eta Aiaraldea

Seguru gaude ondo pasatuko dutela bertsoak eta bertsoak botatzen!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button