BERTSOTAN

Elosun eta Galdakaon Txapelketarako saioak

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko duten bertsolariak, Elosuko aretoan larunbat honetan, urriak 11, 17:30ean, erabakiko da. Bertan, Arabako Bertsolari Txapelketarako 5. aurre-kanporaketa dago jokoan.

Hala, Aintzane Irazusta gai-emailearen gidaritzapean Felipe Zelaieta, Maria Izaga, Maddalen Arrausi, Unai Argote, Maria Fuentes eta Irati Ruiz de Pinedo arituko dira.

Saioaren irabazleak lortuko du txartela 2015ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako, aurreko bi asteburuetan jokatutako 4 aurre-kanporaketen irabazleak bezala, hau da, Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Paula Amilburu eta Unai Mendibil.
Hamahiru bertsolarien zerrenda osatzeko sailkapen orokorrari begiratuko zaio eta 2013ko Txapelketaren 5 finalistekin batera dute zerrenda definitiboa. 

Beste aldetik, urriaren 12an, domekan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hasiko da. Lehenengo kanporaketa jokatuko da domekan, Galdakaoko Torrezabal aretoan, 17:30ean. Bertan Aitor Bizkarra Ruiz, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Julen Erezuma Arzanegi

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button