MUSIKA

Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketa

Leioako Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu dute herri horretan. Maketak edo CDak entregatzeko epea, apirilaren 8ra arte duzue.

Parte hartzaileek bi modalitateetako batean eman beharko dute izena. Pop Rock modalitatean, honakoak: Rock and Roll, Garage, Psicodelia, Rock, Ska, Reggae, Punk Rock, Post Rock, Noise, Power Pop, Rhythm´n´Blues, Tecno Pop, Hard Rock eta beste konbinazio batzuk.
Eta Metal modalitatean: Rock Gogorra, Heavy, Metal, Thrash, Speed, Death, Doom, Metal Gotikoa, Industriala, A.O.R., Hardcore, Rap Metalikoa eta beste konbinazio batzuk.

Parte hartu nahi izanez gero, bost abesti dituen CDa bidali helbide honetara: Leioako XVI. Pop-Rock Lehiaketa, Aterpe Leioa Gaztegunea, Aldapabarrena, 2, 48940 Leioa (Bizkaia).

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button