IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdian parte hartzeko epea zabalik da

Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioa 2015eko otsailaren 10etik 15era bitarte izango da, eta jaialdian parte hartu nahi duen orok egitasmoak aurkezteko aukera dauka irailaren 30era arte.

2012ko abuztuaren 1etik aurrera egindako dokumentalak aurkeztu ahalko dira; lanok dokumentalak beharko dute izan, izan ere, fikziozkoak, instituzionalak, erreportajeak edota kazetaritza eta publizitate lanak ez dira onartuko. “Ez dago mugarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez”.

Hizkuntzen harira, jatorrizkoa euskara, gaztelania edo ingelesa izan ezean, azpitituluak beharko dira, ingelesez edo gaztelaniaz.

Inskripzioa jaialdiaren webgunean jasotako izen-emate fitxaren bitartez egin beharko da. Halere, filma euskarri fisikoan ere bidal daiteke.

Lehiaketaren oinarriak: puntodevistafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button