MUSIKA

Lou Topet taldeak azken diskoa aurkeztu du, Larrabetzun

Lou Topet taldeak Abesti bat gutxiago diskoa aurkeztuko du martxoaren 13an, 18:30ean, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Lou Topet taldeak eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago izeneko proiektua kaleratu zuten joan den urtean, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzeko eta komentatzeko. Lou Topet, Rafa Rueda eta Joserra Senperena aritu dira estatubatuar musikarien 10 abesti itzultzeko eta bertsiotzeko eta Canok euskaratu ditu hitzak. Liburuak, kantugintzaren inguruko hausnarketak biltzen ditu saio eta kontakizun formatuan, Canok berak jasoak guztiak. John Hiatt, Wilco, Pete Seeger eta Billy Bragg itzuli dituzte, besteak beste, eta zuzeneko bortitzean aurkeztuko dituzte.

Horren ostean Larrabetzura doazenak hauek dituzue: apirilaren 17an, Jabier Muguruza; maiatzaren 15ean, Mikel Urdangarin; ekainaren 19an, Ekiza; irailaren 18an, Joseba Irazoki ; urriaren 16an, Izaki Gardenak; azaroaren 13an, Liher, eta abenduaren 18an, Nire eta Mobydick.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button