MUSIKA

Markos Untzeta & Bidelagunak, Soraluzeko Gaztelupeko tabernan

Markos Untzeta & Bidelagunak taldeak Soraluzeko Gaztelupeko tabernan joko du igandean, hilak 27, 19:00etatik aurrera.

Soraluzen ondoko musikariak arituko dira Markos Untzetarekin (gitarra eta ahotsa) batera: Angel Ituarte Alligator (baxu elektrikoa eta akustikoa), Iñaki Belaustegi Tahur (bateria) eta Giovanni Zanon Falcone (gitarra elektrikoa).

Unzetak lau diskoa argitaratu ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin: Gaua basamortuan (2002), Zenbat euri (2006), Mississippi (2011) eta Seinaleak (2014).

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “Seinaleak, bere azken diskoa definitzeko hitz egokiena erretratua litzateke. Gure errealitate hurbilaren erretratua da diskoa, edo zehatzagoak izanda, errealitatearen zati batena, aldamenean izanagatik maiz ikusezina egiten zaigun edo gure bizitzetako erosotasuna ez urratzeagatik erreparatu nahi ez diogun errealitate horrena, hain zuzen ere”.

Untzeta musikari klasikoen jarraitzailea da: Bob Dylan, Bruce Springsteen, Tom Waits, Van Morrison edo Woody Guthrie, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button